Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2024ko apirilak 26

Gozamenez tailerra Baragazten “Zentzumenekin jaten”

Foto noticia

Barañaingo Udalaren Gazte Programa Gozamanez ekimenaren parte da, nerabezarotik eta/edo nerabeentzat sexualitatea lantzen duen esku-hartze komunitarioko programa; sexualitatea plazer, gorputz eta abartzat hartuta. Tailer hau proiektu honen barruan kokatzen da.
Honen bidez, ibilbide sentsorial bat egitea da helburua, elikagai desberdinetaz gozatzeko 5 zentzumenen bidez: hainbat elikagai usainduz, ukituz, dastatuz eta entzunez… hori guztia, begiak itxita eta giroko musikarekin…
Pertsona bakoitzak taldeko hezitzaile bat izango du lagun eta gidari, konfiantzazko eta gozamenezko giroa sortzeko.

Tailer hau 12 eta 30 urte bitarteko biztanle guztientzat zabalik dago eta doakoa izango da.

Izen-emateak: Apirilaren 23tik maiatzaren 3ra Baragazten edo 948 38 59 25 telefonoan. Doakoa
Data: Maiatzak 10, ostirala. 19:30.
Lekua: Baragazte

Anima zaitezte!

Volver arriba