Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2022ko uztailak 12

Gomendioak beroarekin

Foto noticia

Gomendioak beroarekin: herritarrak, oro har

Bero zakarra denean, osasun arazoei aurrea hartzeko, gomendatzen da:
– Eguzkitik babestea, eta ez ateratzea kanpora edo ez egitea ahalegin fisikorik ordurik beroenetan (12-17 h.).
– Ur eta likido fresko gehiago edatea, maiz eta egarri izan baino lehenago.
– Ahal dela ez edatea edari alkoholdunik, kafeinadunik edo azukredunik.
– Tenperatura freskoan egotea: ur freskoarekin busti, bainatu edo dutxatzea, haizegailua edo aire egokitua erabiltzea edo toki klimatizatuetara (zinemak, kafetegiak, saltokiak…) joatea.
– Arropa arina erabiltzea, eguzkitako krema ematea eta eguzkitako betaurrekoak janztea.
– Bereziki, adinekoak, 4 urtetik beherakoak, haurdunak edo eritasun kronikoak dituzten pertsonak zaintzea. Adinekoen kasuan (familiakoak, lagunak, auzokoak, etab.), haiekin harremanetan jartzea egunean bitan gutxienez, eta ziurtatzea ongi daudela eta neurri horiek hartzen dituztela.
– Lantokietan: Arreta handiz betetzea prebentzio-neurriak, estres termikoa izateko arriskua murrizteko.
– Osasun-zerbitzuekin harremanetan jartzea, sukar handia denean, kontzientzia-egoera aldatzen denean, zorabiatuta dagoenean edo portaera aldatzen denean.

 

Volver arriba