Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko maiatzak 15

Gazte Txoko udan -Baragazte-

Foto noticia

Barañaingo Udalak “Gazte Txoko Gunea” antolatu du udarako, Gazteria Programaren bidez, batez ere DBHko 1. eta 2. mailetako gazteentzat. Zabalik egongo da zerbitzua, leku librerik balego betiere, DBHko 3. eta 4. mailetako eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat ere.

Barañaingo ikasleei eskaintzen zaien prebentzio eta hezkuntza-jarduera da. Uda honetarako, talde egonkor elebidun bat eskaintzen dugu, astean 3 egunetan (astearte, asteazken eta ostegunetan) jarduerara joango dena, topaketarako gune ludiko bat eskainiz, alderdi kognitiboak eta garapen pertsonalerako alderdiak garatzeko.
Gure gazte guztien arteko integrazioa eta berdintasuna bultzatu nahi dugu, udako oporrak jolas-jarduerez eta entretenimenduz hornituz.

Zerbitzuaren ordutegia honako hau izango da:

Uztailaren 18tik (asteartea) abuztuaren 24ra (osteguna).

ASTEARTEA eta OSTEGUNA:

  • 10:00-11:00: Hezkuntza-laguntza, garapen-jarduerak eta lan kognitiboa.
  • 11:00-11:30: Hamaiketakoa eta aisialdia.
  • 11:30-13:00: Taldeko jarduerak, Baragazteko hezkuntza-taldeak koordinatuta eta dinamizatuta.

ASTEAZKENA:

  • 10:00-13:00 h: Dinamika ludikoak ikastetxetik kanpo (izango dira egunak zeinetan ordutegia aldatuko baitugu, antolatzen dugun jardueraren arabera; baina, horren guztiaren berri emango dizuegu beharrezkoa den guztietan).

Izena emateko epea:

  • Maiatzaren 29tik ekainaren 17ra Baragazten.
  • Jarduera honetarako izen-ematea doakoa da.

Lehentasuna izango dute:

  1. Barañainen erroldatuta daudenek.
  2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiten ari direnek, herriko ikastetxeko ikasleei lehentasuna emanez.
  3. Orientazio Zerbitzua eta/edo Gizarte Zerbitzuetatik bideratutako pertsonek.

Edozein zalantza izanez gero, Baragazteko hezitzaile taldearekin jar zaitezte harremanetan 948 385925 telefonora deituta.

Volver arriba