Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2024ko urtarrilak 12

GAZTE ETA HELDUEN IZEN EMATE/KIROL JARDUERA BERRIEN KANPAINA/2. LAUHILEKOA

Foto noticia

Barañaingo Udalak 2024ko urtarrilean irekiko du izena emateko epea kirol jardueretarako. Ikastaroak gazteei eta helduei zuzendutakoak dira, 2023/2024 ikasturteko 2. lauhilekorako (2024ko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra).

ERROLDATUEN IZEN EMATE BERRIAK:

2024ko urtarrilaren 22tik 24ra

 

INTERESDUN GUZTIAK (ERROLDATUTA EGON ALA EZ)

2024ko urtarrilaren 25etik 26ra

 

Izena emateko moduak:

ONLINE: izena emateko plataformaren bidez Izena emateko plataformara sartzea

PRESENTZIALA: Herritarren Arretarako Bulegoa, Pza. Udala z/g (8:30 – 14:00, astelehenetik ostiralera).

* Izena eman dezakezu gazteentzako eta helduentzako diren kirol-ikastaroetan, 2. lauhilekorako direnak (2024ko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra). Kirol ikastaro horietan izena emateko eduki behar den adina 17 urtetik gorakoa da (2006an eta aurrekoetan jaiotakoak, 16 eta 30 urte  bitarteko Karate Gaztea izan ezik).

Hirugarren adineko kiroletako ikastaroetan edo kirol-eskoletan parte hartzen baduzu, EZ duzu izena eman behar 2024ko urtarrilean, 2024ko maiatzaren 31ra arte eman baitzenuen izena, ikastaro osorako alegia.

*Pertsona bakoitzeko 2 jardueratara mugatuko da izen-ematea.

 

 

Volver arriba