Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko azaroak 18

Barañaingo I. erakusleiho-lehiaketa 2022/23

Foto noticia

Barañainen lehen aldiz, 1. Erakusleiho lehiaketa antolatu dugu. Merkataritza, Ostalaritza eta/edo Zerbitzuen txikizkako establezimendu orori zuzendua, baldin eta bere establezimendua Barañainen jendearentzat irekita badago eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda badago, eta jarduera garatzeko beharrezkoak diren baimen eta lizentzia guztiak baditu.

Erakusleihoak 2022/12/16tik 2023/01/07ra egongo dira ikusgai. Erakusleihoaren hiru argazki bidali behar dituzue, 2022ko abenduaren 16tik 22ra bitartean, telecentro@baranain.com helbidera.

Sariak honako hauek dira:

  • Epaimahaiaren 1. saria 500 €
  • Epaimahaiaren 2. saria 300 €
  • Epaimahaiaren 3. saria 150 €
  • Publikoaren sari berezia 300 €

 

Bozkatu zure erakusleiho gogokoena eta irabazi Barañainen kontsumitzeko 50 €-ko sariak!

Herri-bozketan parte hartzen duten guztiek 50 €-ko 5 erosketa-baleko zozketa batean parte hartuko dute, lehiaketara aurkeztutako establezimenduetan trukatzeko.