Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2024ko otsailak 1

Gabontetako 16. Merkataritza eta Ostalaritza kanpaina (Sariak)

Foto noticia

Barañaingo Udalak azken urteotan tokiko edo bertako merkataritza lagundu eta sustatu du, eta Gabonetako Merkataritza eta Ostalaritza Kanpainak jarri ditu martxan 2008. urteaz geroztik. Herriko ostalaritza eta merkataritza txikia eta ertainaren lehiakortasuna hobetzea eta bezeroen leialtasuna saritzea du xede, modu erakargarri eta xumean.

Kasu guztietan, merkatariei esker ona erakustea da xede, herriko merkataritza sektorearen irudiaren berrikuntza, modernizazioa, sustapena eta hobekuntzan laguntzen baitute haiek, Udalaren babesarekin. Izan ere, Udala murgilduta baitago, tokiko merkataritza suspertze aldera, lagungarri diren jarduerak bultzatzen, eta haiei sostengua emateko lanetan ere. Elkarlanean egindako antolakuntza “bertakoengatik edo etxekoengatik” apustu egitea baita, bide horretan aurrepausoa ematea alegia.

Kanpainaren ardatz nagusia Barañaingo Udalak emandako HAMAHIRU sariren zozketa egitea da. Zazpi saritan 200 euro gastatzen dira libreki parte hartzen duten saltokietan, eta sei saritan 100 euro gastatzen dira libreki parte hartzen duen ostalaritzan.

Volver arriba