Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2020eko abenduak 17

Gabonetarako neurriak eta aholkuak

Foto noticia

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren  29/2020 FORU DEKRETUA, abenduaren 14koa, zeinaren bidez prebentzio neurriak ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, SARS-CoV-2ak eragindako kutsatzeen hedapena geldiarazteko.

MUGIKORTASUNA
  • Abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra, Nafarroara sartzeko eta bertatik irteteko baimena ematen da senideak edo gertukoak bisitatzeko.
Beharrezkoa da erantzukizuneko aitorpen hau bete eta inprimaturik eramatea egun horietan Foru Komunitatean sartu eta ateratzeko.
  • Abenduaren 24ko eta 31ko gauetan, Foru Komunitateko errepide eta kaleetan barna ibili ahal izango da 1:30 arte, etxetik kanpo afaldu ondoren etxera itzultzeko.
BILERAK ETA OSPAKIZUNAK
  • Abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean Gabonetako afariak eta bazkariak egiteko senideekin edo hurbilekoekin egiten diren bileretan, gehienez ere 10 lagun izanen dira, gehienez ere bi bizikidetza-unitatekoak.
GABONETAKO JARDUERAK
  • Ez dira onartuko betiko olentzeroak, erregeen kabalgatak, desfileak, kalejirak, “San Silvestre” lasterketak eta jende guztiarentzako kaleetako ospakizunak eta horien ondorioz emandako pilaketa arriskua.
  • Gabonetako azoka ttikiak aire zabalean, jaiotzen erakusketak eta Gabonetako ospakizunak, formatu ez tradizionalean, tokiko osasun agintaritzak espresuki baimendu beharko ditu.

Iragarkia NAOn

Nafarroan hartutako ezohiko neurriei buruzko zalantzak

Volver arriba