Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko abenduak 2

Gabonetako 14. Merkataritza kanpaina 2021/22

Foto noticia

Barañaingo Udalak azken urteotan tokiko edo bertako merkataritza lagundu eta sustatu du, eta Gabonetako Merkataritza Kanpainak jarri ditu martxan 2008. urteaz geroztik. Herriko merkataritza txikia eta ertainaren lehiakortasuna hobetzea eta bezeroen leialtasuna saritzea du xede, modu erakargarri eta xumean

  • Zozketa, 2022ko urtarrilaren 19an, Udaletxeko Erabilera Anitzeko aretoan, 20:30ean.
  • Sarituak izan diren pertsonek 2022ko otsailaren 2ra arte izanen dute epealdia, sariak banatzeko eginen den ekitaldira arte, saritutako txartela erakutsiz
  • Oinarriak 21-22

Kasu guztietan, merkatariei esker ona erakustea da xede, herriko merkataritza sektorearen irudiaren berrikuntza, modernizazioa, sustapena eta hobekuntzan laguntzen baitute haiek, Udalaren babesarekin. Izan ere, Udala murgilduta baitago, tokiko merkataritza suspertze aldera, lagungarri diren jarduerak bultzatzen, eta haiei sostengua emateko lanetan ere. Elkarlanean egindako antolakuntza “bertakoengatik edo etxekoengatik” apustu egitea baita, bide horretan aurrepausoa ematea alegia