Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2025eko otsailak 17

Familientzat tailerra: “Zure seme edo alaba nerabearekin sexualitateaz nola hitzegin. Konfiantzaz eta errespetuz barneratzen”.

Foto noticia

🔊  Seme edo alaba nerabe bat duzu eta ez dakizu berarekin sexualitatearen gaia nola tratatu? Gustatuko litzaizuke modu erosoago eta/edo askeago batean hitzegin ahal izatea? Konfiantzazko espazio bat sortu nahi duzu zure semea edo alaba ulertzeko eta bera ulertua sentitzeko?

Tailer honen bidez, familiekin espazio bat sortzea proposatzen da, guraso zareten aldetik sexu-osasunaren eta sexu-hezkuntzaren sustapenean betetzen duzuen eginkizunaz jabetzeko, galderak egiteko eta sexu-hezkuntzari buruzko iritziak trukatzeko eta hezkuntza-baliabideak ezagutzeko.

📅  Martxoak 13, osteguna.
🕛  18:00etatik 20:00etara
📔✍️ Otsailaren 24tik martxoaren 8ra Baragazten edo 948.38.59.25 telefonora deituta.
💵 Doakoa.
‼️ Barañaingo Cassyr-eko sexu-hezitzaileak emana.
Volver arriba