Ezohiko neurriak aisialdiaren esparruan, koronabirusaren osasun-krisiari aurre egiteko
Ezohiko neurriak aisialdiaren esparruan, koronabirusaren osasun-krisiari aurre egiteko
598/2020 EBAZPENA, abuztuaren 5ekoa. zeinaren bidez ohiz kanpoko prebentzio neurriak ezartzen baitira gaueko aisialdiaren esparruan, indarra izan dezaten Nafarroako Foru Komunitate guztiko herrietako festak izanen liratekeen aldian.
00:00etan IXTEKO ORDUTEGIAREN MUGA OROKORRA
Tabernak, kafetegiak, jatetxeak, taberna bereziak, ikuskizunetarako kafetegiak, josteta aretoak, ziberzentroak, bingo aretoak, joko aretoak, kirol aretoak, diskotekak eta dantzalekuak 00:00etan itxi beharko dira. Ixteko ordu hori ezin da atzeratu, eta ordu horretarako lokala jenderik gabe egon beharko da.
ELKARTE GASTRONOMIKOEN ETA PEÑEN JARDUERA MUGATZEA
Gune horiek erabili gabe egonen dira 0:00etatik 6:00ak arte.
GAUEKO ORDUTEGIAN EGITEN DIREN OSPAKIZUNAK MUGATZEA
Debeku da bide publikoetan, parke eta plaza publikoetan eta bestelako igarobide publikoetan bizikidetza-topaketak eta aisialdiko ospakizunak egitea (botila-festak izenekoak eta antzekoak) 0:00etatik 6:00ak arte.
Ordutegi horietatik kanpo, baimenduta daude, baina gehienez 10 pertsonako taldeetara mugatzen dira.
OSTALARITZAN ETA JATETXEETAN GEHIENEZ 10 LAGUNEKO TALDEAK
Ostalaritzaren eta jatetxeen eremuan, pertsonen arteko segurtasun-tartea mantendu beharko da mahaien edo mahaien elkarteen artean. Aurrekoarekin bat etorriz, mahaiaren edo mahaien taldeen gehieneko okupazioa 10 pertsonakoa izango da, bizikideak salbu.