Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2018ko azaroak 27

“Ezkaba 1938-2018” Erakusketa Kultur Etxean

Foto noticia

“Ezkaba 1938-2018” erakusketaren bidez, Memoria ariketa bat egin nahi izan dugu duela 80 urte bizi garen tokitik oso gertu gertatutako gogora ekarriz. Era berean, Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak egindako “Ezkaba proeiktua” ere Barañaingo biztanleariari hurbildu nahi dugu.

Azaroaren 30etik abenduaren 21a arte Kultur Etxeko Erakusketa aretoan ikusgai izango da.

Gainera, abenduaren 10ean, astelehena, arratsaldeko 19:00etan, bisita gidatu baten bitartez erakusketaren edukinean sakontzeko aukera izango dugu.

Zuen zain gaude.

EZKABA PROIEKTUA

1938ko maiatzaren 22an Ezkaba mendiko San Cristobal Gotorlekuko 800 presok inguru, Espainia osotik ekarriak,  ihes egin zuten Frantziako helmuga zeharkatzen saiatzeko. Denbora luzez Ihesa ilunantzean gelditu zen, ahaideek, ikerlariek eta memoriako elkarteek azaleratu arte. Europako ihesaldi handienetariko bat izan zen. 206 iheslari erailda izan ziren Gotorlekuaren eta mugaren arteko zenbait menditan eta tokitan. Horiez gain, 14 iheslari fusilatu zituzten geroago ihesaldiaren buruzagiak leporatuta.

2018an ihesaldi horren 80. urtemuga  betetzen da eta Nafarroako Gobernuak, bultzatzen ari den memoriako politika publikoen artean, ekarpen esanguratsua egin nahi izan du, gertaera horien oroitzapenerako eta memoria babesteko. Ezkaba Proiektuan gertaera horiek gogoarazten dituzten ekimen batzuk biltzen dira, ikuspuntu bikoitza abiatuta: memoria eta Giza Eskubideak:

  1. Exhumazioak eta ADN Bankua. Ezkaba mendiko San Cristobal presondegitik preso eta iheslarien aurkitze eta identifikazio proiektua, memoriako elkarteekin eta beste erakunde batzuekin batera.
  2. GR 225: La fuga de Ezkaba- 1938 –Ezkabatik Ihesa. Jovino Fernández-ek San Cristobal Gotorlekutik Urepelera egindako bidea jarraitzen duen mendi ibilbidea.
  3. Gazteendako Auzolandegia: Botilen Hilerria. Nazioarteko Auzolandegia Botilen Hilerria sendotzeko. Horretan presondegian hil ziren preso asko lurperatu zituzten.
  4. Memoria duten Eskolak. Belaunaldeen arteko transmisioko proiektua, San Cristobal Gotorlekura ikasleen bisitak eginez.
  5. Tejiendo redes. Sareak ehortzen, Nafarroako Gobernuak argitaratutako Amaia Kowasch-en liburua, Ezkabako presoei lagundu zieten  que recoge testimonios de las redes de solidaridad de mujeres que ayudaron a los presos de Ezkaba.
  6. Ezkaba, 1938-2018. San Cristobal Gotorlekuari, presoen bizi baldintzei, elkartasun sareei eta 1938ko ihesaldiari buruzko erakusketa.

kartela

 

Volver arriba