Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2022ko irailak 6

Euskara – Erakusketa: “Euskara maitatzen hasteko hitzak”

Foto noticia

“Euskara maitatzen hasteko hitzak” erakusketa bat da, toki entitateek antolatua – Euskara zerbitzuen bidez –, eta Regina eta Leticia Salcedoren Pequeño diccionario sentimental (Pamiela, 2020) liburuan du jatorria eta inspirazioa. Liburuak jasotzen dituen 57 hitzetatik 17 ilustrazio aurkezten ditu. Bi ataletan egituratzen da, bata orokorra, egileek aukeratutako hitz batzuk biltzen dituena, eta bestea, ‘Nire hitz gogokoena’ izenekoa, euskarazko kulturan prestigioa duten pertsonek aukeratutako beste batzuk biltzen dituena.

Ibilbide poetikoa da, eta, euskararen aberastasuna, sakontasuna eta edertasuna ezagutzeko modu zoragarri bat eskaintzeaz gain, jakin-mina piztuko dio ez dakienari, eta ea ikasten hasteko gogoa ere!

Erakusketak Nafarroa zeharkatuko du datozen hilabeteetan, hogei herri baino gehiagotan. Barañaingo hitzordua irailaren 5etik 25era da, zure zain gaude!

 

Erakusketa bukatzen denean 5 liburu zozkatuko ditugu. Horretarako, sarreran dagoen kutxan, izena besterik ez da sartu behar; eta horrekin guztiarekin batera, gonbidatuta zaudete gogokoen duzuen hitza bertan uztera.

 

 

Volver arriba