Euskarazko produktuen KATALOGOAren edizio berria, 25.a, (0-12 urteko haurrentzat)
Paperean eta interneten, 8.000 produkturen erreferentziak jasotzen ditu, oso baliagarriak diren baliabideekin.
Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: jostailuak eta jokoak, musika, DVD filmak, APP-ak, aldizkariak, liburuak, gurasoentzako materiala eta komikiak. Produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa jarrita, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa eginda ditu.
Web orria (https://www.katalogoa.eus/haurrak) maiz eguneratzen dugu, milaka produktu ditu eta klik eginez argitaletxeen denda birtualetara sartzeko aukera ematen du.
Era berean, nobedadeen segimendua urte osoan egin daiteke buletin elektronikora DOAN harpidetuta.