2022ko azaroak 22
Euskarazko produktuen katalogoaren edizio berria 12-16 urteko gazteentzat
Paperean eta interneten, 7.400 produkturen erreferentziak jasotzen ditu, oso baliagarriak diren baliabideekin.
Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zazpi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak, jostailu eta jokoak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa jarrita, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa eginda ditu.