Euskaraldia 2020
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte gauzatuko da, eta 16 urtetik gorako herritarrei zuzendutako proposamena da, euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egitekoa.
Euskaraldian norbanakoek bi modutan har dezakete parte, bi rol ezberdin baitaude aukeran: ahobizi eta belarriprest. Eta ez da gaitasunaren araberako erabaki hutsa, baizik eta ariketak dirauen bitartean norberak jokatuko duen rolaren araberakoa.
Horren guztiaren inguruko argibideak Euskaraldiaren webgunean aurkitu daitezke, baita izena emateko bidea ere. https://euskaraldia.eus/
Udalak, Euskara zerbitzuaren bidez, herritarren eskura jarri ditu maskarak: Pertsona bakoitzak 1 jaso dezake. Non:
– Sahats-IKA Euskaltegian. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:30-19:30
– Kultura Etxean. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00