Euskara – Urrian II. ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online
ERA Eskolaren bigarren edizio honetan Paula Kasares (urriak 6), Yolanda Olasagarre (urriak 13) eta Intza Alkain (urriak 20) izanen dira hizlariak eta saio guztiak ERA.eus-en YouTube kanalean emitituko dira. Hala, hizlari bakoitzak hiru azpigai landuko ditu beste horrenbeste bideo laburretan, eta haiekin hitzaldi oso bat osatuko dute; nolanahi ere, azpigai bakoitza bere aldetik ere ikus daiteke, pieza bakoitza autonomoa baita.
Saio guztiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira. Aldi berean emanen dira baina eduki ezberdina izanen dute, ikuslea euskalduna izan ala ez. Hala, lehen pieza 17:00etan estreinatuko da euskaraz eta gaztelaniaz, bigarrena 17:10ean, eta hirugarrena 17:20an. Azpigai guztiak ERA.eus-en Youtube kanaleko bi Playlist-etan estreinatuko dira, bata euskarazko mintzaldiekin, bestea gaztelaniazkoekin.
Ikusleek kontsultarik egin nahi izanez gero, YouTube kanaleko mintzaldien bideoetan iruzkinak egin ditzakete eta saioaren hurrengo egunetan erantzuna emanen zaie, iruzkinean bertan.