Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko irailak 1

EUSKARA – UDAZKEN ERO! – “FADOAK ENTZUTEN ZITUEN GIZONA”

Foto noticia

2021eko Udazken Ero! programazioaren barnean inor hotz utziko ez duen obra zoro hau aurkezten dizuegu:

“FADOAK ENTZUTEN ZITUEN GIZONA”

Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino?
Ander Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Bidean ‘Masku’ agertuko zaie.

 

DATA: Urriaren 2an, 20:00etan

TOKIA: Barañain Auditorioan

SARRERAK: doan, baina beharrezkoa da sarrerak erreserbatzea Auditorioko webgunean. Klikatu hemen