Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko urriak 23

EUSKARA – Sarean euskaraz programa: Adimen artifiziala

Foto noticia

DOAKO saioa: ADIMEN ARTIFIZIALA. Azaroaren 7an, asteartean, 17:00-19:00 h, Barañainen, Telezentroan (Liburutegia, 1. Solairua).

 

Adimen artifizialaren helburu nagusia makinek gaurdaino gizakiek soilik burutu ahal izan dituzten betebeharrak bete ahal izatea da, baita izaki bizidunen eta bereziki gizakien garunaren eta bere funtzionamenduaren ulermena areagotzea ere. Baina nola ikasten dute makinek? Nola irakasten zaie? Erabiltzen dituzten algoritmoak neutroak, objektiboak edota fidagarriak al dira?

http://protomakers.club/eu/blog-a/

 

IZEN-EMATEAK DOAN:

http://sareaneuskaraz.eus/ikastaroak-2

 

Sarean euskaraz proiektuaren helburua euskarazko softwarearen instalazioa eta erabilera sustatzea da, baita euskarazko IKTen sektorea ikusaraztea eta balioztatzea ere. Ardatz nagusiak gazteak, euskara eta teknologia berriak dira. Pandemiak oso denbora gutxian handitu du digitalizazioaren garrantzia, eta are beharrezkoagoa da gazteen prestakuntza teknologikoa eta IKTetan euskararen erabilera sustatzea.

Volver arriba