Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko martxoak 1

Euskara – Orainmenean. Bertsolaritzaren genealogia feministak

Foto noticia

Bertsolaritzaren historia kontatzean beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. Hala ere, guganaino iritsi zaizkigun izen handi horien atzean arakatuz gero, hainbat eta hainbat plazandreren arrastoak agertzen direla ikusiko dugu. Horregatik, Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ahalegin berezi bat egin nahi izan du bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia hori zalantzan jarri eta, ikusezin izandakoak ikusaraziz, bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridazteko. Emakumez osatutako bertso-saio honetan, bertsolariek genealogia honen parte diren datuak eta gertaerak izango dituzte kanturako abiapuntutzat. Gainera, berridatzitako historiaren mugarri ezberdinetan oinarritutako irudiak egongo dira erakusgai.