2023ko otsailak 15
Euskara – “LUZE EDO MOTZ” M-8 inguruko ekitaldiak euskaraz
DOAN (aretoa bete arte).
Ikuskizun honetan generoa hartuko du bikote honek umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!
- Egileak eta aktoreak: Mirari Martiarena, Idoia Torregarai
- Iraupena: 60 minutu