Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2026ko apirilak 14

EUSKARA – LANTEGIA HAURRENTZAT: Itzulpengintza, elkarbizitzarako bide

Foto noticia

Jatorri, hizkuntza, erlijio, pentsamolde… desberdinetako herritarrez osaturiko gure jendarte honetan, elkar ezagutzea da elkarbizitzarako oinarri behinenetako bat, eta itzulpengintzak zeregin garrantzitsua du elkar ezagutze horretan.

 

Izan ere, itzulpenaren bidez heltzen zaizkigu beste kulturetako produkzio idatzi eta ahozkoak, eta itzulpen horien bitartez hurbiltzen gara beste horien, gure aldameneko beste horien kulturetara, pentsamoldeetara, munduari begiratzeko moduetara.

 

Horregatik, literatur itzulpena –eta horren atzean dagoen itzultzailearen jarduna– nolakoa den erakutsi nahi dugu tailer baten bidez. Parte hartzaileak itzultzaile bihurtuko dira egun batez, hizkuntza eta kulturen arteko zubi-lan horretako egile; itzulpengintzaren nondik norakoak ezagutu eta hizkuntzekin jolasteko aukera izango dute.

 

Eman izena, DOAN, APIRILAren 30a baino lehen eta…

 

Gozatu literaturaz! Gozatu elkarrekin!

 

   

Volver arriba