Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko maiatzak 22

EUSKARA – “Kilika” aisialdia online

Foto noticia

Noiz: Udako Euskaraz Kilika. Izen emate epeak
Adina: 8-12 urte (LH 3, 4, 5 eta 6).

Aisialdi digitala ahozkotasuna lantzeko: Nafarroa osoko haurrak online eta taldeka elkartuko dira. Talde bakoitzean gehienez ere sei ume eta guztira 8 saio, horietako bakoitza 40 minutu ingurukoa. Saioetan erronka ez lehiakorrak eta jolasak egingo dituzte, hezitzaile batek gidatuta ginkanak, ihes-gelak, asmakizunak, erronkak, talde jolasak…

Noiz? Bost txanda:

  • Lehen txanda ekainaren 5etik 15era. Izen ematea maiatzaren 24ra arte. Astelehenetik ostegunera. Ordutegiak, aukeran: 15:30-16:10 eta 16:20-17:00.
  • Bigarren txanda uztailaren 17tik 27ra. Izen ematea uztailaren 3ra arte. Astelehenetik ostiralera. Ordutegiak, aukeran: 10:00-10:40 eta 10:45-11:20.
  • Hirugarren txanda abuztuaren 1etik 10era. Izen ematea uztailaren 10era arte. Astelehenetik ostegunera. Ordutegiak, aukeran: 10:00-10:40 eta 10:45-11:20.
  • Laugarren txanda abuztuaren 21etik 31ra. Izen ematea uztailaren 10era arte. Astelehenetik ostegunera. Ordutegiak, aukeran: 10:00-10:40 eta 10:45-11:20.
  • Bosgarren txanda irailaren 18tik 28ra. Izen ematea irailaren 5era arte. Astelehenetik ostegunera. Ordutegiak, aukeran: 15:30-16:10 eta 16:20-17:00.

Izen-ematea: Doakoa da, baina plaza kopuru mugatua. Txanda guztietan izen emateko jo dindaia.eus webguneko Euskaraz Kilika 2023 atalean.

Antolatzailea: Dindaia Fundazioa. Laguntzailea: Nafarroako Gobernua

Volver arriba