2021eko azaroak 5
Euskara – II ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza
“II ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza” martxan jarri dute Euskarabideak eta tokiko euskara zerbitzuek familiei baliabideak eskaini eta hauek ahalduntzeko
Adituekin hiru online saio eskainiko dira euskaraz zein gaztelaniaz seme-alabei hizkuntzetan laguntzeko, hauen autonomia eta motibazioa sustatu edo euskarazko sareko baliabide teknologikoak ezagutzera emateko
Euskarazko irakaskuntzara hurbiltzen diren familiei harrera eta laguntza eskaini eta horiek ahalduntzeko online guraso eskola ekimena martxan jarri dute Euskarabideak eta Nafarroako toki entitateek