Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2024ko maiatzak 28

EUSKARA: Haur eta gazteen 34. Literatura Lehiaketaren sari-banatze ekitaldia

Foto noticia

Ekitaldia publikoa izango da eta bertaratuko dira sarituak izan direnak, udal ordezkariak – sariak banatuko dituztenak- eta gurasoak. Eta Nekane Iberok girotuko du saioa (abeslaria, gitarrista eta baxu-jotzailea, Lilo musika taldeko kidea ere).

 

Guztira 94 lan aurkeztu dira; eta epaimahaikide aritu dira, epaimahaiburu Pablo Arcelus izanik:

Alaitz Institutuko irakasleak Judith Mariezkurrena

Barañain Institutuko irakasleak Bidatz Villanueva

Alaitz Ikastetxeko irakasleak  David Urabayen

Sahats-IKA Euskaltegiko irakasleak  Verónica García

 

Literatura lehiaketa honen ezaugarritzat dugu ez dela lehiakortasuna saritzen, sormena muga baitezake; aitzitik, haur eta gazteen irudimena eta parte-hartzea sustatzen ditugu, beren istorioen bidez. Guztiak euskaraz kontatuak. Horregatik guztiagatik, 12 sari banatuko ditugu (eskola-maila bakoitzeko lehena eta bigarrena): liburuak, dvd-ak, albumak, musika… Ekitaldiaren amaieran, taldeko argazki bat egingo da irabazle guztiekin.

 

Volver arriba