Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko martxoak 7

Euskara – “Gizalabak” solasaldia Bakarne Atxukarrorekin

Foto noticia

Marie Curie, Areta Franklin, Bixenta Mogel, Virginia Wolf, Kattalin Agirre, Greta Thunberg Itziar Garate, Remigia Etxarren… Antzinako emakumeak, egungo emakumeak. Emakume bitxiak, emakume paregabeak. Zientzilariak, idazleak, kazetariak, argazkilariak… Haien lanari esker mundua aldatu da.

Bakarne Atxukarro Estomba kazetariak Euskalerria Irratian astero ematen du ezagutu behar diren emakume horien guztien berri. Eta, Gizalabak liburuan jaso ditu biografia horiek guztiak itzalpean ez geratzeko eta lau haizetara hedatzeko.