Euskara – “Euskara aleka” podcast berria

“Euskara aleka” podcast sorta baten izenburua da, euskarak Nafarroan eta hiriburuan bertan mendez mende izan duen garrantzia erakusteko edota gogora ekartzeko. Euskararen gaineko printzak ematen dira 26 ataletan, bai euskaraz, bai gaztelaniaz, guztiak ere jakingarri eta entretenigarri, gaur egun hain hedapen handia izaten ari den euskarrian emanik: podcastean, alegia. Izan ere, zabalkunderako formatu aproposa da gisa horretako edukiak hedatzeko. Podcastetan euskarak Nafarroan, bai eta hiriburuan bertan ere, mendetan izan duen garrantzia erakusteko printzak ematen dira modu jakingarri eta entretenigarrian. Hamaika kontakizun, istorio, gertakari eta bitxikeria ematen dira ezagutzera; Nafarroa osokoak, hau da, bai Iruñekoak edo Iruñerrikoak, bai Mendialdekoak, Erdialdekoak, are Erriberakoak ere.