Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko irailak 14

Euskara – Erakusketa: “Euskara maitatzen hasteko hitzak”

Foto noticia

“Euskara maitatzen hasteko hitzak” erakusketa ibiltariaren jatorria eta inspirazioa Pequeño diccionario sentimental liburua da, (Pamiela, 2020) Regina eta Leticia Salcedok (testuak) Liébana Goñirekin batera (ilustrazioak) egina. Egileek esan bezala, “bihotz-bihotzez” aukeratutako hitzak jaso dituzte orri horietan, eta literaturaren munduko pertsona ospetsu batzuk egindako hautaketa ekartzen digu erakusketak Barañainera, hainbat liburu zozkatzearekin batera. Horretarako, aretoan dagoen kutxan, izena besterik ez da sartu behar; eta denak gonbidatuta gaude, gogokoen dugun hitza bertan uztera. Erakusketa Nafarroako zenbait udal euskara zerbitzuk sortua da, euskara herritarrengana hurbiltzeko helburuz.