Euskara – BIKO-TEKA, Liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra
Liburu ilustratu bat nola pentsatu, idatzi, sekuentziatu, marraztu eta argitaratu daitekeen landuko da lau egun eta erdiko ikastaro trinko honetan.
• Zein da liburu ilustratu baten abiapuntua?
• Nola eraikitzen da pertsonaia bat irudiz eta nola hitzez?
• Zer dira arketipoak eta nola funtzionatzen dute?
• Nola sekuentziatzen da istorio bat?
• Nola atera dakioke ahalik eta etekinik gehien irudizko lengoaiari, hitzek diotena literalki ilustratu beharrean istorioari dimentsio berri bat emateko?
• Zein esperientzia literario eskaini nahi diogu irakurleari?
• Nola funtzionatzen du gurean album ilustratuen edizioaren munduak?
Idazle-ilustratzaileak bikoteka jarri eta modu praktikoan nork bere lanera bideratutako erabakiak hartzen laguntzea da Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak koordinatuko duten tailer honen helburua.
Zazpigarren tailer honetara Garazi Arrula editorea eta Asun Agiriano bibliotekaria gonbidatu ditugu. Bi aditu hauen eskutik euskal album ilustratuen edizioa eta euskarazko albumen irakurleen esperientzia ezagutuko ditugu bertatik bertara.
IRAKASLEAK:
Aitziber Alonso. Ilustratzailea
Harkaitz Cano. Idazlea
HIZLARI GONBIDATUAK:
Garazi Arrula. Txalapartako editorea.
Asun Agiriano. Arrasateko udal bibliotekako zuzendaria.
ESKAINTZA:
Tailer honetako prestakuntza jasotzeko beka bana eskainiko zaie aukeratuak diren 16 lagunei (8 bikoteei). Lau egun eta erdiz, 37 orduko tailer praktikoa eskainiko zaie.
NOIZ ETA NON:
2023ko urtarrilaren 23tik 27ra, Iruñeko Kondestable Jauregian: Kale Nagusia, 2.
31001 Iruñea.
Lehenengo lau egunetan, egun osoz: 9:00etatik 14:00etara (ordu erdiko atsedenarekin); arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.
Azken egunean, ostiralean, goizez bakarrik: 9:00etatik 14:00etara.
Asistentzia derrigorrezkoa da: parte-hartzaileek tailerraren saio guztietara etortzeko gai izan eta horretarako konpromisoa hartu behar dute.
IZEN EMATEA:
• Ilustratzaile bakoitzak 3 ilustrazio bidali beharko ditu: 3 ilustrazio horiek proiektu berekoak izan behar dute, irudi-kate bat osatuz. Eta argitaratuak egon daitezke edo ez.
• Idazle bakoitzak testu labur bat bidali beharko du: argitaratua edo ez, bere ustetan bere lana hobekien islatzen duen idazlana. Gehienez ere orrialde bateko luzera izan behar du.
• Bikotean aurkezten direnek bere proiektuaren zirriborro bat bidali beharko dute.
• Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko dute:
– Curriculuma
– NANaren kopia bat
– Posta elektronikoaren helbidea
– Telefono zenbakia
Dokumentazioa e-mail bidez bidali beharko dute helbide honetara: administrazioa@ibbygaltzagorri.eus
EPEAK:
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2022ko abenduaren 2a izango da.
Aukeratutakoei 2022ko abenduaren 16rako erantzungo zaie.
Informazio osoa hemen: