Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2024ko maiatzak 14

Europako Parlamenturako hauteskundeak. 2024ko ekainaren 9a

Foto noticia

Botoa non eman behar duzun eta hauteskunde-mahaiko kidea zaren esteka honetan kontsultatzen ahal duzu.

 

Alegazioak Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordean aurkeztu behar dira

  • IRUÑAko Eskualdeko Hauteskunde Batzordea
    Elio Epailearen plaza, 4 31011 IruñeaTelefonoak: 848424137 – 848424138

 

Hauteskunde-mahaikideen zozketaren emaitzak kontsultatzeko bideak

Jada begiratzen ahal dira Barañaingo 20 hauteskunde-mahaien osaera zehazteko Osoko Bilkura berezian egindako zozketaren emaitzak. Hautesleek beren egoera ezagutzen ahal dute, nork berea, jarraian zehazten diren bideak erabiliz:

  • INTERNET.  https://www.baranain.es/eu/noticias/europako-parlamenturako-hauteskundeak-2024ko-ekainaren-9a/
  • TELEFONOZ. NAN zenbakia eta lehenengo abizena erabili beharko dira. Nork bere informazioa soilik eskatu dezake.
    • Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoa (HHB). 948 28 13 28 telefonoan, astelehenetik ostiralera 8:30etik a 14:00ak arte.
  • AURREZ AURRE. Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoa (HHB). Astelehenetik ostiralera 8:30etik a 14:00ak arte. NANa eraman beharko da. Nork bere informazioa soilik eskatu dezake.

Erroldako zerrendak ez dira jendaurrean ikusgai jarriko; hortaz, bide hauetako batera jo behar da. Informazioa begiratu nahi duenak NAN-zenbakia eta lehen abizena erabili beharko ditu. Bertan, honako informazio hau edukiko du eskuragarri: bere identifikazio-datuak, botoa ematera zein hauteslekutara joan behar duen, hautesbarrutia, hauteskunde-atala eta mahaia.

Zozketan izendatutako pertsonei jakinarazpen ofiziala egingo zaie; eta kide, buru edo ordezkoendako alegaziorako epea jakinarazpenaren biharamunetik hasita, zazpi egunetan irekita egongo da.

Hautesle errolda jendaurrean

Apirilaren 22tik 29ra

Informazio gehiago

Hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa ezohiko osoko bilkura batean egingo da, 2024ko maiatzaren 13an.

Hautesle-errolda

  • Kontsultatzeko epea: Hauteskunde garai osoan.
  • Erreklamazioak aurkezteko epea: Apirilaren 22tik 29ra bitartean.
  • Non egin daiteke kontsulta:
    • Aurrez-aurre HHB
    • On-line (@firma plataformarekin bat datozen ziurtagiri elektronikoren bat behar da, esaterako, NAN-e, etab.).
    • Barañaingo hautesle-erroldaren kontsulta esteka honetan
  • Ziurtagiri digitala ez duten hautesleek ere on-line jakin ahal izango dute zein hauteskunde-mahaian dagokien bozkatzea. Horretarako, hainbat datu eskatuko zaizkie: probintzia, udalerria eta lehen abizenaren lehen letra. Kontsultak hemen.
Volver arriba