Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2026ko apirilak 28

Erakusketa- MO Behi euskaldun baten memoriak

Foto noticia

Erakusketa didaktikoa MO. Behi euskaldun baten memoriak euskararen eta euskal kulturaren memoriara hurbiltzeko proposamen original eta ulerterraza da. MO izeneko behi baten ahotsaren bidez —lehen pertsonan hitz egiten duen narratzaile sinboliko gisa—, erakusketak azken hamarkadetako errealitate sozial, kultural eta linguistikoen inguruan gogoeta egitera gonbidatzen du publikoa.

 

Ikuspegi pedagogiko eta gertukotik abiatuta, erakusketak gai nagusi hauek lantzen ditu, besteak beste: euskararen galera eta berreskuratzea, nekazal eta hiri munduen arteko aldaketak, belaunaldiz belaunaldi hizkuntzaren transmisioa, identitate kulturala eta euskararekiko jarrerak garai historiko desberdinetan. Behiaren irudia ez da ausaz hautatua: MOk lurraldearekiko lotura, memoria kolektiboa eta aldaketa horiek egunerokoan bizi izan dituzten pertsonen begirada adierazten ditu, sarritan ikusezin edo isilaraziak izan direnena.

MO. Behi euskaldun baten memoriak tresna baliagarria da hizkuntza- eta kultura-sentsibilizazioa lantzeko bai ikastetxeetan bai kultur eta gune publikoetan. Erakusketak ez du iraganera soilik begiratzen: orainari eta etorkizunari ere interpelatzen die bisitariei, euskararen eta ondare kultural komunaren transmisioan bakoitzak duen erantzukizunaz hausnartzera gonbidatuz.

 

Volver arriba