Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2020eko azaroak 10

ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza

Foto noticia

ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza” martxan jarri dute Euskarabideak eta tokiko euskara zerbitzuek familiei baliabideak eskaini eta hauek ahalduntzeko

 Adituekin hiru online saio eskainiko dira euskaraz zein gaztelaniaz seme-alabei hizkuntzetan laguntzeko, hauen autonomia eta motibazioa sustatu edo euskarazko sareko baliabide teknologikoak ezagutzera emateko

 Euskarazko irakaskuntzara hurbiltzen diren familiei harrera eta laguntza eskaini eta horiek ahalduntzeko online guraso eskola ekimena martxan jarri dute Euskarabideak eta Nafarroako toki entitateek. Horretarako, euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko diren hiru zuzeneko emanaldi antolatu dituzte Iñaki Eizmendi, Nerea Mendizabal eta Julen Linazasoro adituekin.

Emanaldi guztiak 16:00etan euskaraz izango dira eta 18:00etan, gaztelaniaz. Zuzenean, streaming, emitituko dira Era Nafarroaren YouTube kanalean eta WhatsAppez zein YouTube kanalaren txataren bidez galderak zuzenean egiteko aukera egongo da. Saioak doakoak izango dira eta ez da aldez aurreko izen ematerik behar.

Volver arriba