Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2018ko azaroak 12

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako gazteen II. Topaketa

Foto noticia

Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, azaroaren 25aren inguruko sentsibilizazio kanpainaren esparruan, Nafarroako Gobernuak Emakumeenganako indarkeriaren aurkako gazteen II. Topaketa antolatu du, NABIren bidez eta Gazteriaren Zuzendaritzaordearekin eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren laguntzarekin elkarlanean. Topaketen xedea da gazte nafarrak aktibatzea emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan, baita errespetuzko jokabideak eta tratu ona sustatzea ere.

Topaketa azaroaren 17an izanen da, Atarrabiako Kultura Etxean eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Hemen bertan ikus dezakezue egitarau osoa, hala nola topaketa zabaltzeko  bideoa.

Volver arriba