2019ko martxoak 27
EMAKUMEEN eta GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO IV. PLANA
- urtetik Barañaingo Udalak abian du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako IV. plana. Osoko bilkuran aho batez onartu zen eta berdintasun politikak bultzatzeko apustu sendoa egiten dute.
Planaren diseinua Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Berdintasun Teknikariekin egindako ‘Udaletako berdintasunerako arloen planifikazioa, kudeaketa eta ebaluaziorako bidea’ lanetik diseinatu dute.
53 ekintza barnebiltzen ditu esku hartzeko lau arloren bidez:
- Tokiko gobernantza eta genero-tranbertsalitatea.
- Emakumeen kontrako indarkeria.
- Zaintza, hezkidetza eta kontziliazioa.
- Emakumeen ahalduntzea, parte hartze soziopolitikoa eta balore aldaketak.
Udalaren lana berdintasun arloan bideratzeko jatorri batean du babesa.
Martxoaren 8ko kanpainaren harira, bizilagunei gogorarazi nahi dizuegu udalak duen konpromisoa erabatekoa dela emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde. Hori hala dela erakusten duen katalogo bat iritsiko zaizue postontzietara.