2022ko abuztuak 9
Enplegu-eskatzaileei zuzenduta doako ikastaroa.

Barañaingo Udalak, Nafar Lansare (SNE-NL) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, beren oinarrizko gaitasun digitalak indartu nahi edo behar dituzten pertsonentzat lantegi oso PRAKTIKOAK eta DOAKOAK proposatzen ditu, enplegu bat aurkitzeko eta kudeaketa pertsonalak egiteko.
Eskainitako ikastaroa “oinarrizko konpetentzia digital pertsonalak” da, eta administrazio elektronikorako, berriz, programa oso bat barne hartzen du, arlo horretan modu guztiz praktiko eta errazean hasteko. 40 orduko prestakuntza da (bi astetan banatuta), aurrez aurrekoa (COVID neurrien protokoloa betez eta bermatuz).
Barañainen honako ikastaro hau programatu da:
- Ordutegia: 9:15-13:15 h
- Lekua: Telezentroa (Barañaingo liburutegiko 1. solairua)
- Ikastaroaren kodea: 622NS (izena eman)
- Data: irailaren 26etik urriaren 7ra.
Barañaingo Udala
(IKT-Telezentroa, Merkataritza eta enplegua)