2020eko ekainak 10
ELKARTE GASTRONOMIKOAK, PEÑAK ETA ANTZEKOAK IREKITZEA. DESESKALATZE PROZESUAREN 3. FASEA.
Berriro irekitzen ahal dira, udal lizentziaren bidezko baimena eta formalki eratutako kudeaketa-organoak baldin badute.
“Peña” eta “elkarte gastronomikoak” deiturikoak eta antzekoak, berriro irekitzeko, baldintza batzuk bete behar dituzte: informazioa (kartelak, etabar)), higienea, segurtasun tartea (2 metro, hala egiterik ez dagoenean maskara erabili beharko da), kontsumoa eserita egiten ahalko da, mahai batean edo mahai batzuk elkartuta. Debekaturik dago barrako zerbitzua, kontrakoa ezarri bitarte. Taldeak 20 pertsonakoak izanen dira gehienez ere. Gainera, beharrezko garbiketa- eta desinfekzio-neurriak hartu beharko dira.