ELKARTASUNEZKO JOSTAILUAK Gabonetan
Elkartasunezko jostailuak biltzeko kanpaina (ikus kanpainaren kartela: Elkartasunezko jostailuak)
Beste behin ere Barañaingo Udalaren Kultura Arloak eta Barañaingo Jai Batzordeak Barañainen elkartasunezko jostailuak biltzeko kanpaina antolatu dute, helburu garbiarekin: gabonetan haur bakar bat ere ez geratzea jostailurik gabe. Laguntzaile dira SASKIA elikagaiak biltzeko zentroa, guraso elkarteak, Alaitz institutua…
Barañaingo herritarrei eskatzen dizuegu, lagundu dezazuela, arren, proiektu eder hau aurrera atera dadin. Horretarako, Udaletxera (Udaletxe plaza, z/g) etorri beharko duzue zuen jostailuak, liburuak, puzleak, mahai-jokoak, e.a. ekartzera, azaroaren 22tik abenduaren 13ra, 8:00etatik 21:00etara. Beti ere, ekartzen duzuenak berria, ez belikoa eta ez sexista izan beharko du. Azaroaren 22an eta 28an, 17:30etik 19:00etara, Udaletxe plazan musika izanen da, ordutegi horretan etortzen zaretenentzako.
Abenduaren 19an, bilketa egin eta astebetera, jostailuak banatuko ditugu Udaletxeko Erabilera Askotariko Aretoan, 17:00etatik 20:00etara: jostailu bakarra haur bakoitzerako, erroldatuek lehentasuna.
Esker mila kanpaina honetan parte hartzeagatik!