Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2022ko martxoak 7

Egunero da Martxoak 8 Baragazten

Foto noticia

Barañaingo Udalaren Gazteria Programatik, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko lona bat diseinatu dugu. Gainera, Baragazten erakusketa txiki bat jarri dugu, historian zehar garrantzitsuak izan diren emakumeen ingurukoa.  Lona eta erakusketa ikustera etorri nahi duzu?

Garrantzitsua iruditzen zaigu egun hau nabarmentzea, baina are garrantzitsuagoa da emakume guztiek egunez egun egiten duten lana, martxoaren 8an ez ezik, BETI ere ikusgai jarriz. Izan ere, guretzat, Hezkuntza Taldea, EGUN GUZTIAK DIRA MARTXOAK 8.

Zuekin guztiokin partekatu nahi dugu bideo txiki hau. Gustatuko zaizuelakoan.

https://drive.google.com/file/d/1yDgWnSd0fd-O_mPm3nThBmomk06IC0vM/view?usp=sharing

Volver arriba