Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko abenduak 13

Eguberriak Ludotekan

Foto noticia
Gabonak iritsi dira Ludotekara! Eta zer egingo dugu?
Gabonetako oporrak baino bi aste lehenago, eskulanak egingo ditugu Ludoteka apaintzeko eta gabonetako giroa sortzeko. Zuhaitzerako poliespanezko bolak apainduko ditugu, gabonetako marrazkiak margotuko ditugu, aterako gabonetako erroskoak sortuko ditugu… eta askoz gehiago!
Eta asteak amaitzeko, abenduaren 22an, ostirala, gure Eguberri festa izango dugu! Horretarako, truke-azoka polita egingo dugu. Bertan, haurrek etxetik ekarritako jostailuak beste pertsona batzuek ekarritako jostailuekin trukatu ahal izango dituzte. Gabonetako tonbolan jolastu eta askari on batekin merienda hartuko dugu.

Plan hoberik bururatzen zaizue?

 

* Jarduera hauek Ludotekako bazkideentzat dira.

Volver arriba