Kultura – “UNA DULCE VERDAD”

Auditorioan sarrerak online eta Auditorioko leihatilan bertaratuta IRAILAREN 12ko 18:30etik AURRERA.
Online sarrerak hurrengo estekan har daitezke: https://es.patronbase.com/_AuditorioBaranain/Productions
https://www.auditoriobaranain.com/programacion/una-dulce-verdad/
SINOPSIA: “Malrollo del Río” izeneko herri txiki baten bizimodura abiatuko gara, 200 biztanle dituena, zeinetan ez baita inoiz ezer gertatzen bertako ohiko gauzez gain… harik eta egun batean Diana Star mundu osoan ezaguna den artista iristen den arte. Hiri handiko bere lagun eta handitasun-aireekin udalerri txiki hau hankaz gora jarriko du Dianak.
Hala eta guztiz ere, altxamendurik handiena oso modu gozoan iritsiko da. Hori guztia Barañaingo Kultura Etxeko “Pinceladas” Txikien Antzerki Tailerraren 18 kideren eta Barañaingo Musika Eskolako 10 musikariren eskutik.
