Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko urriak 18

Cultura/Kultura – Exposición “De cuadro en cuadro * Koadroz koadro” Erakusketa

Foto noticia

Datorren asteazkenean, urriak 25, Jose Ansoain margolariaren “Koadroz koadro” erakusketa inauguratuko da Barañainen.

Nafarroako pintura tradizionalari lotuta, Ansoain otarredun natura hilen maisua da zalantzarik gabe, horiek baitira bere pinturaren motibo errepikatuena. Bere koadroetan, ahalik eta gehien zaintzen du xehetasuna, tradizio klasikoari jarraituz, eta marra bakoitzean gelditzen da, betiere errealismorik handiena bilatuz, argiaren protagonismo handiarekin. Nafarroako paisaiak, jaiak, tradizioa, ihauterietako pertsonaiak edo itsasoko eszenak dira islatu dituen beste gai batzuk. Prestakuntza ia autodidaktikoa du, eta Nafarroako bakarkako eta taldeko hainbat erakusketatan parte hartu du, 1963an lehen aldiz Irunen bere lana aurkeztu zuenetik. Ondoren, ia etenik gabe erakutsi ditu erretratuak, natura hilak eta paisaiak.

 

Volver arriba