Kultura – Lehiaketak, kartel iragarleak hautatzeko (Txotxongilo Jaialdirako eta Barañaingo Festetarako)

Zure irudimenak hegan egin dezala… eta hasi zure kartelak egiten…
XXXII (32.) Barañaingo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia iragartzeko kartel lehiaketa 2026.16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Pertsona bakoitzak gehienez obra 1 aurkeztu ahal izango du, jatorrizkoa eta saritu gabea. 600 euroko lehen sariaz gain, 400 euroko saria emango zaio, Ana Bueno-Juan Faro txotxongilolari bikoteari omenaldi gisa, Barañaingo aipatu bikote titiriteroaren irudia hobekien ilustratzen duen kartelari. Debekatuta dago AA (Adimen Artifiziala, IA delakoa) erabiltzea (arreta handiz irakurri 5. eta 7. oinarriak). Kartelak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 12ko 14:00etan amaituko da. Oinarrietan kartela aurkezteko modua adierazten da (5. oinarria). Lanak POSTA ELEKTRONIKOZ BAINO EZIN IZANGO DIRA AURKEZTU (carteltiteres@baranain.com), 5. oinarrian eskatzen diren dokumentu GUZTIAK erantsita. OINARRIAK XXII. KARTEL LEHIAKETA XXXII. TXOTXONGILO JAIALDIA 2026 IRAGARTZEKO (PDF) | Barañaingo festak iragartzeko kartel lehiaketa 2026.Barañaingo Udalaren Kultura Arloak 2026ko Barañaingo festetako kartel lehiaketa abian jarri du, HAURRAK eta HELDUAK modalitateekin.
OINARRIAK FESTAK IRAGARTZEKO KARTEL LEHIAKETA 2026 (PDF) |
