Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2025eko urtarrilak 31

Kultura – 2025eko Barañaingo festak iragartzeko kartel lehiaketa (modalitateak: HAURRAK eta HELDUAK)

Foto noticia

Kultura Arloak 2025eko Barañaingo Festetako Kartel Lehiaketa jarri du abian, ohiko legez HAURRAK eta HELDUAK modalitateekin.

  • HAURRAK modalitatean parte har dezakete Lehen Hezkuntzan eta DBHko 1. eta 2. mailan ari diren Barañaingo ikasle guztiek. Hiru sari emanen dira, eskolarako 3 material sortarekin (90na euroko balioa dutenak). Kartel parte-hartzaileak ikusgai jarriko dira Barañaingo Kultura Etxeko pasabideetan. Epaimahaia Barañaingo Udalaren Haurren Organo parte-hartzailearen (OPI) ordezkariek osatuko dute.
  • HELDUAK modalitatean parte har dezakete Espainiako nahiz nazioarteko artistek, eta bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztuko ditu, jatorrizkoak beti ere. 1.000 euroko sari bakarra emanen da. Hiru kartel finalista hautatuko dira, eta, ondoren, Barañainen erroldatuta dauden herritarrek bozketa bidez kartel irabazlea hautetsiko dute. Kartel parte-hartzaileak ikusgai jarriko dira Barañaingo Kultura Etxeko pasabideetan. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Udal korporatiboak; eta Raquel Samitier ilustratzaile eta marrazketa-pintura irakaslea epaimahai tekniko gisa. Debekatuta dago adimen artifiziala erabiltzea (irakur xehetasunez 1. eta 5. oinarriak).

Bi modalitateetarako honakoa da obrak aurkezteko epemuga: 2025eko apirilaren 4ko 14:00ak (ostirala). Eskuz emandako lanak aurkeztu behar dira Kultura Etxeko Atezaintzan (ordutegi jarraian astelehenetik ostegunera, lanegunetan, goizeko 8:00etatik arratseko 8:00etara).

 

 

Volver arriba