2023ko apirilak 11
Kultura- 2023ko Barañaingo festak iragatzeko Kartel Lehiaketa (modalitateak: HAURRAK eta HELDUAK)
Kultura Arloak 2023ko Barañaingo Festetako Kartel Lehiaketa jarri du abian, ohiko legez HAURRAK eta HELDUAK modalitateekin.
- HAURRAK modalitatean parte har dezakete Lehen Hezkuntzan eta DBHko 1. eta 2. mailan ari diren Barañaingo ikasle guztiek. Hiru sari emanen dira, eskolarako 3 material sortarekin (90na euroko balioa dutenak). Kartel parte-hartzaileak ikusgai jarriko dira Barañaingo Kultura Etxeko pasabideetan. Epaimahai kalifikatzailea Barañaingo Udalaren Udalbatza Txikiko ordezkariek osatuko dute, Barañaingo haurren udal organo parte-hartzailearen ordezkariek alegia.
- HELDUAK modalitatean parte har dezakete Espainiako nahiz nazioarteko artistek, eta bakoitzak, gehienez, hiru lan aurkeztuko ditu, jatorrizkoak beti ere. 1.000 euroko sari bakarra emanen da. Hiru kartel finalista hautatuko dira, eta, ondoren, Barañainen erroldatuta dauden herritarrek bozketa bidez kartel irabazlea hautetsiko dute. Kartel parte-hartzaileak ikusgai jarriko dira Barañaingo Kultura Etxeko pasabideetan eta herriko dendetan. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Pablo Arcelus, José Luis Ruiz, Jesús Sánchez, Josu Rodeles, Joseba Jiménez eta Rosa León korporatibo gisa eta Raquel Samitier ilustratzaile eta marrazketa-pintura irakaslea epaimahai tekniko gisa.
Bi modalitateetarako honakoa da obrak aurkezteko epemuga: 2023ko apirilaren 21eko 14:00ak (ostirala). Lanak aurkeztu behar dira Kultura Etxeko Atezaintzan (ordutegi jarraian, goizeko 8:00etatik arratseko 8:00etara, aurkezteko aukera izanen delarik, apirilaren 11-12-13-14 salbu, azken egun horietan 08:00-14:00 soilik).