AKABAR Cabalgata Barañain elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatutako Erregeen Kabalgatarako programa aurkezten dizuegu.
Espero dugu ekitaldi tradizional honetaz gozatzea!
Urtarrilaren 5ean, igandez, helduko dira, urtero bezala, Barañainera… Meltxor, Gaspar eta Baltasar bere segizioarekin. Nelson Mandela Bake plazatik abiatuko dira 18:30ean eta 2025eko kabalgata iragartzeko kartelean ikus daitezkeen kale hauek zeharkatuko dituzte:
(2025eko Barañaingo Kabalgatako I. Kartel Lehiaketan LEHEN SARIA lortu duen kartelaren irudia)
20:30ean, ohi bezala, ERREGE MAGOEI ONGIETORRIA egingo zaie Barañain Auditorioan, eta, berrikuntza gisa, Barañaingo Kabalgatako I. Kartel Lehiaketaren sariak banatuko dira.
Ekialdeko Errege Magoei Auditorioan harrera egiteko, sarrera librea izango da lekuak bete arte. Egun berean, leihatilan 15:00etatik 20:30era gonbidapenak emanen dira.