Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko uztailak 3

Kultura – Udako agenda 2023

Foto noticia

2023ko udako kultura agenda aurkezten dizuegu, uztailaren 27tik aurrera hasiko diren ekitaldi eta jarduerekin: Aire zabaleko zinema eta Terraza artearekin Kulturaguneko plazako karpan, kontzertua “Bira Nafarroan Barna” zikloaren barne (karpan baita ere), Kultura Etxeko tailerrak eta Mª Luisa Elio Liburutegiko “Aukeran” ikastaroak, Konpartsaren Eguna, Musika Eskolako “Gozatu Musika Entzuten 1 eta 2” ikastaroa… Jarduera guztiez gozatzea espero dugu.

Gogorarazi nahi dizuegu Kultura Etxeko lantegietan eta Mª Luisa Elio Liburutegiko ikastaroetan izena emateko datak honako hauek direla:
ERROLDATUEK: Online eta Udaletxean aurrez aurre, irailaren 4tik 12ra.
INTERESADUN OROK: Online eta Udaletxean aurrez aurre, irailaren 18tik 20ra.
Musika Eskolako “Gozatu musika entzuten 1 eta 2” ikastarorako matrikulak irailaren 4tik 13ra izango dira Musika Eskola beraren bitartez (+info: www.escuelamusicabarañain.es)

Zorioneko uda kulturala!

 

Udako Agenda 2023 (pdf)

 

Volver arriba