Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2021eko urriak 1

COVID-19ren aurkako murrizketen etetea

Foto noticia

35/2021 FORU AGINDUA, irailaren 29koa

Ostiraletik aurrera, urriak 1, Foru Komunitatean koronabirusaren aurretiko edukiera eta ordutegiak berreskuratuko dira. Hala bertan behera geratu dira Nafarroan indarrean zeuden neurriak, oinarrizkoak izan ezik:

  • Beharrezkoak ez diren kontaktuak murriztea, ahal den neurrian, eta jende pilaketak prebenitzea
  • Pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun distantzia mantentzea.
  • Barruko espazioetan maskara derrigorrez erabiltzea eta aire zabaleko espazioetan 1,5 metroko tartea mantendu ezin denean.
  • Eskuak behar bezala garbitzea xaboiarekin edo gel hidroalkoholdunarekin.
  • Aire zabaleko jarduerak lehenestea
  • Lokalak eta barruko espazioak behar bezala aireztatzea eta CO2 neurgailuak instalatzea espazio horietako airearen kalitatea neurtze aldera.
Volver arriba