Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2021eko urtarrilak 22

COVID-19aren aurkako neurriak Nafarroan, 2021eko urtarrilaren 22an eguneratua

Foto noticia

3/2021 Foru Dekretua, urtarrilaren 20koa

2/2021 Foru Agindua, urtarrilaren 20koa

 

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 3/2021 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 20koa

* Artikulu bakarra: urtarrilaren 13ko 2/2021 Foru Dekretua aldatzen da.

* 3. artikuluko 2. apartatua aldatzen da. Hona testu berria:

Erabilera pribatuko espazioetan, berriz, bilerak bizikidetza-unitatera mugatuko dira; hau da, etxe berean bizi diren pertsonak bakarrik bilduko dira, zaintzaileak eta laguntzakoak barne. Muga horretatik salbuetsirik daude honako hauek:

  •  Bakarrik bizi direnak eta mendekotasuna dutenak. Pertsona bakar baten bisita izaten ahalko dute, eta, ahal dela, senidea izanen da edo hurbileneko esparru sozialekoa.
  • Adingabeak, baldin eta beren gurasoak etxe desberdinetan bizi badira
  • Ezkontza-lotura dutenak edo izatezko bikote direnak, etxe desberdinetan bizi badira.
  •  Aurrekoen antzeko kasuetan daudenak”.

Foru dekretu honek 2021eko urtarrilaren 23an hartuko du indarra, 00:00etan.

2/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa

* Abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduaren 3. puntua (ostalaritza eta jatetxea) aldatzen du

ESTABLEZIMENDUEN BARNEALDEAK

– Debekatuta dago establezimenduen barruan kontsumitzea.

Salbuespenak: hoteletako eta bestelako ostatuetako jantokiak, ostatu hartzen duten pertsonei soilik zerbitzatu ahal izango zaie, betiere osasun-neurriak betetzen badira (geheienez 6 pertsona).

– Ogia eta/edo eramateko kafea saltzeko zerbitzua duten establezimenduetan,  zerbitzu hori baimenduko da (ixteko gehienezko ordutegia: 21:00).

– Kanpo geratzen dira, halaber, zentro eta zerbitzu sanitarioen eta soziosanitarioen barneko ostalaritza zerbitzuak, eskola-jantokiak, unibertsitatekoak, enpresakoak eta jantoki sozialeko zerbitzua.

Salbuespen gisa, honako irizpide hauek betetzen dituzten establezimenduen barrualdeetan zerbitzua irekitzeko baimena eman ahal izango da:

  1. bezeroak bidaiarien nahiz salgaien garraio arloko langileak izatea, hori frogatzen badute
  2.  erregai-zerbitzuguneetan kokatuta egotea, hirigunetik kanpo eta Nafarroako errepide nagusietan, aparkalekua badute bost trailer kamioirentzat baino gehiagorentzat eta bazkarien eta afarien zerbitzua ematen badute.

Orobat, jatetxe zerbitzua baimenduko da, baldintza hauek betez gero:

  1. zehaztutako langileei (garraiolariei) baino ezin zaie zerbitzua eman.
  2. Barrualde horiek itxita egongo dira jendearentzat oro har.
  3. Higiene- eta segurtasun-neurriak bete beharko dira beti. Jabeek uneoro kontrolatu eta bermatu beharko dute neurri horiek betetzen direla.

KANPOALDEAK

* Aire zabaleko espazio publikoetan terrazak ireki daitezke.

* terrazak: eremu estalia edo estali gabea, aldeetan gehienez ere bi hormak, paretak edo paramentuk inguratua, baldin itxitako azalera bada aldeko perimetroaren % 50 edo hori baino txikiagoa (perimetro horren barnean da eraikinaren fatxada, terraza atxikirik duena).

* Ez dira parametrotzat hartuko airearen zirkulazio askea ahalbidetzen duten espazio fisikoak mugatzeko garaiera edo garrantzi txikiko elementu finko edo mugikorrak.

* Lehendik dauden eta baimenduta dauden terrazetan, ez dira parametrotzat hartuko altuera handiagoko elementu finko edo mugikorrak, betiere 1,60 metrotik gorakoak ez badira.

* Terrazak baldintza hauek betez irekiko dira:

  1. Mahaien arteko distantzia 2 metrokoa izango da.
  2. Establezimenduen titularrek markak egin beharko dituzte lurrean, mahaiak non egongo diren jakiteko.
  3. Mahai bakoitzeko pertsona-kopurua: 4; salbuespen gisa, 6,  pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia berma badaiteke. 70 cm-tik beherako alde edo diametroko mahaiak (eta/edo upelak) gehienez ere bi pertsonak hartu ahal izango dituzte, betiere eserita badaude.
  4.  Mahaian eta eserita eginen da kontsumoa.
  5. Maskara uneoro erabili beharko da, kontsumitzeko unean izan ezik.
  6.  Debekatuta dago terrazetan erretzea, 2 metroko segurtasun-distantzia bermatu ezin bada.

* Toki-erakundeei gomendatzen zaie aukerak azter ditzatela aire zabaleko terrazarako eremuak handitzeko, baina beti bermatu beharko da mahaien arteko eta pertsonen arteko segurtasun-tartea.

* Itxiera ordutegia 21: 00etan izango da, hustea barne.

* Halaber, janariak prestatu eta zerbitzatzen ahalko dira, etxera eramateko edo aurretiko hitzordua izanda establezimenduan hartzeko, 22:30ak arte.

*Abenduaren 14ko 63/2020 Foru Aginduaren 25.2 puntua (elkarte gastronomikoak eta Peñak) aldatzea. Honela geratuko da:

“Etenaldi horretatik salbuetsita daude 500 biztanletik beherako udalerri eta kontzejuetan daudenak, baldin eta kafetegirik, jatetxerik edo tabernarik ez badago eta herritar guztientzako bilera-lokal bakarrak badira”. Kasu horietan, alkateek salbuespenez baimendu ahal izango dute irekitzeko baimena.

63/2020 Foru Aginduaren 8.2 eta 8.3 puntuetan ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduen barruko ospakizunei dagokienez, ondoriorik gabe uztea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Volver arriba