2021eko otsailak 25
COVID-19aren aurkako neurriak Nafarroan, 2021eko otsailaren 23an, eguneratua
7/2021 Foru Dekretua, 2021eko otsailaren 23koa
5/2021 Foru Agindua, 2021eko otsailaren 23koa
MUGIMENDUAK MUGATUTA
- Mugikortasuna murriztuko da gauez, 23:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara arte.
- Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan pertsonen sarrera eta irteera librea mugatu da, honako joan-etorriak justifikatzen ez badira: osasun-zentroetara eta ikastetxeetara joatea; lanera joatea; ohiko bizilekura itzultzea; adinekoak, adin gabeak, mendeko pertsonak, desgaitasuna duten pertsonak eta pertsona zaurgarriak zaintzea; lehen eta bigarren mailako lehiaketa profesional edo ofizialetarako kirol-taldekoak izatea; lehiaketetan parte hartzeko maila altuko kirolariak izatea; eta ezinbesteko kasuak.
- Nafarroa zeharkatzen duten errepide eta bideetatik zirkulatu ahal izango da, baldin eta jatorria eta helmuga lurraldez kanpokoak badira.
GARRAIOA
- Iruñerriko Hiri Garraioko ibilgailuen okupazioa %50era murriztu da. Ibilgailuetan gel hidroalkoholikoa banatzeko banagailuak egongo dira sarreran eta irteeran, eta gutxienez leihoen erdiak irekita egongo dira.
- Hiriarteko garraioan, autobusetan gel hidroalkoholikoa banatzeko banagailuak egongo dira sarreran eta irteeran.
- Aurrekoa ez da aplikatuko eskola-garraioan.
BILERAK EREMU PUBLIKOAN ZEIN PRIBATUAN
- Gehienez sei pertsona bilduko dira eremu publikoan, bizikideen kasuan izan ezik. Maskara erabili behar da, eta gutxienez 1,5 metroko distantzia bermatu.
- Eremu pribatuan bilerak bi bizikidetza unitateetako sei pertsona bildu daitezke gehienez.
MERKATARITZA ETA OSTALARITZA
- Taberna eta jatetxeetan barruan kontsumitzeko aukera izanen da, %30eko edukierarekin, eta kanpoko terrazetan kontsumitu ahal izango da, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantenduta, gehienez lau erabiltzaileko mahaietan (salbuespen gisa, 6koak izan daitezke, distantzia hori bermatzerik baldin badago). Maskara jantzita eduki behar da beti, hain justu ere, edateko edo jateko unean izan ezik. 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute. Terrazetan ez erretzea gomendatzen da eta debkatuta izango da beste bezeroekiko 2 metroko distantzia mantendu ezin bada.
- Bingoak eta joko, apustu eta jolas aretoak gehienez %30eko edukierarekin ireki ahal izango dira. Itxi, berriz, 21:00etan itxiko dira.
- Hotel eta ostatu turistikoetan zona komunetako edukiera %50ekoa da. Banako logelak dituzten aterpetxeetan, edukiera %50ekoa da eta ohatzeak dituzten logeletan %30ekoa.
- Txikizkako merkataritzan edukiera %50ekoa izango da eta 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
- Saltoki-guneek ezin izango dute edukieraren % 40 gainditu haietan kokatutako lokal bakoitzean. Ezin izango da eremu komunetan geratu, ezta jolas-guneak erabili ere.
- Azoka txikietan, postuak 4,5 metroz bereizita egon behar dira aurrez aurre, eta gutxienez 1,5 metroz albotik, edo, bestela, elementu isolatzaileen bidez bereizita. Pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia bermatuko da.
OSPAKIZUNAK
- Kultoko lekuetan ezin da gehieneko edukieraren %30 gainditu, eta gehienez ere 150 pertsona elkartu ahal izango dira. Maskara beharrezkoa da eta pertsona bakoitzeko 2,25 metro karratu bermatuko dira.
- Ezkontzetan, jaunartzeetan, bataioetan, sendotza-egunetan eta bestelako ospakizun erlijioso edo zibiletan ez da edukieraren % 30 gaindituko, eta pertsonako 2,25 metro koadro bermatu beharko dira. Ospakizunaren ostean ostalaritza eta jatetxetan egiten diren ospakizunetan pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantenduko da; hala ere ezingo dira inoz barruan 12 pertsona eta kanpoan 20 pertsona baino gehaigo egon. Muga ospakizun talde bakoitzeko ezarriko da eta toki ezberdinetan egon beharko dute. Ezingo dira dantzalekuak erabili.
- Beilatokietan pertsona-kontzentrazioa ezingo da 50 pertsonatik gorakoa izan pertsonara mugatuko da espazio irekietan eta 10era itxietan. Jarraigoa ez da inola ere 50 pertsona baino gehiagokoa izango.
- Debekatuta dago kalean edatea edo antzeko ekintzak egitea.
EGOITZA-ZENTROAK ETA ADINEKOEN ELKARTEAK
- Familiakoek eta hurbilekoek adinekoen eta desgaituen egoitzetara bisitan joan ahal izango dute, astean behin eta aldez aurretik hitzordua hartuta. 30 minutuko bisita adinekoen kasuan eta 60 minutukoa desgaitasuna duten pertsonen kasuan. Bi kasuetan, 2 pertsona aldi berean onartuko dira, betiere bizikidetza-unitate berekoak badira. Egoiliarrekin irteerak egin ahal izango dira, derrigorrezko protokoloak beteta.
- Eguneko zentroak eta eguneko egonaldiko tokiek ezingo dute % 75eko edukiera gainditu.
- Aldinekoen klubetan edukiera % 30ekoa da.
PEÑAK ETA ELKARTEAK
- Elkarteak eta sozietate gastronomikoak itxita egongo dira.
- Ekitaldiak egiteko funtzio anitzeko establezimenduetako ospakizunetan daudenen kontrola bermatu beharko da eta pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia bermatuko da; ezingo dira barruan 12 pertsona baino gehiago egon, eta kanpoan 20, beti ere barruko edukiera %30 gainditu gabe. Muga ospakizun talde bakoitzeko ezarriko da eta toki ezberdinetan egon beharko dute. Ezingo dira dantzalekuak erabili. 21:00etan itxiko dute.
- Bajerak eta piperoak ezin dira ireki.
IKASTETXEAK
- Maskara nahitaezkoa da irakasleentzat eta ikasleentzat Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera. Haur Hezkuntzan, sartzean eta ateratzean, atsedenaldian eta komunetan soilik.
- Ordutegi mailakatuak daude sartzeko eta irteteko, eta jantokian.
- Atsedenaldian, ikastalde bakoitzak leku mugatua du jolasteko eta ez daude baimenduta baloi eta kontaktu jolasak.
KULTUR JARDUERAK
- Museo, erakusketa-areto, monumentu eta bestelako kultur ekipamenduetan, edukiera % 50ekoa izango da, eta jarduera gidatuak 12 pertsonara bitarteko taldeetan egin ahal izango dira. Inaugurazioak eta ekitaldi sozialak egin ahal izango dira %50eko edukierarekin eta eserlekuak aurrez esleituta, betiere jatetxe-zerbitzurik izan gabe. Zutik egitekoak badira, edukiera kalkulatzeko, pertsona bakoitzeko 3 metro karratu hartu behar dira kontuan. 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
- Gida turistikoen bidezko jarduerak eta turismo aktiboko zein naturako irteerak, ahal dela, aurrez hitzordua eskatuta egingo dira, gehienez ere 12 pertsonako taldeetan, kanpoan badira 18 pertsona izan daitezke. Jende-pilaketak sor daitezkeen lekuetatik igarotzea saihestuko da.
- Liburutegietan edukiera %50ekoa da. Haurrentzat jarduerak egin ahal izango dira liburutegian eta ludotekak gehienez 12 pertsonako taldeetan. 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
- Zinema, antzoki eta auditorioetako jarduerek aurrez esleitutako eserlekuak izango dituzte, edukieraren %50era bitarte. Nolanahi ere, ezin izanen dira 200 pertsona baino gehiago izan. Debekatuta dago elikagai eta edarien kontsumoa. 22:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
- Jarduera kulturalak eta aire libreko aisiako jarduerak egiteko, % 50eko edukiera errespetatuko da, gehienez ere 400 pertsonako mugarekin.
KIROL ETA AIRE ZABALEKO JARDUERAK
- Kirol-zentroek ezin dute izan % 30eko edukiera baino handiagoa barne-jardueretarako eta % 40koa baino handiagoa kanpoko-jardueretarako. Ezingo dira aldagelak, dutxak eta iturriak erabili, saunak, jacuzziak edo antzekoak. Aldagelak eta dutxak banaka bakarrik erabili daitezke gidatutako kirol ekintzetan, entrenamenduetan edo lehiaketetan. Gehienez ere 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute, lehiaketetarako edo entrenamenduetarako kirol profesionalaren kasuan izan ezik.
- Gimnasioetako kirol-jarduera aurretiko hitzorduarekin egin beharko da. Desplazamendu-jardueretan, pertsona bakoitzeko 20 m2 mantenduko dira, eta desplazamendurik gabekoetan, berriz, 8 m2. Maskara nahitaez erabili behar da.
- Izaera ez profesionaleko lehiaketak eta kirol-ekitaldiak %50eko edukierarekin egin ahal izango dira, gehienez 200 pertsona elkartuta instalazio itxietan eta 400 aire zabalean. Janariak eta edariak kontsumitzea debekatuta dago.
- Kirol-jarduera profesionalak publiko gabe egingo dira.
- Aisialdirako igerilekuek ezingo dute edukieraren %50a gainditu. Kirolerako igerilekuetan muga 10 pertsona izango da. Aldagelak eta dutxak erabil daitezke bakarka. 21:00ak arte irekitzeko aukera izango dute.
- Espazio itxietan zuzendutako kirol-jarduera fisikoak egiteko taldeak gehienez 10 lagunekoak izanen dira. Taldeak 15 lagunetara handitzen ahalko dira, instalazioak parte-hartzaile bakoitzeko 5 m2-ko baldintzak betetzen baditu mugikortasun gutxiko jardueretan eta 20 m2-koak, mugikortasun handiko jardueretan, aireztapen naturala edo mekanikoa airea berzirkulatu gabe.
- Kirol instalazioetarako sarreran zein mugitzerakoan eta intentsitate baxuko kirola egiterakoan musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izanen da.
- Korrikalariek musukoa erabili beharko dute derrigorrez 1,5 metroko distantzia mantendu ezin dutenean. Parkeetan, pasealekuetan, hirigunean zein jende askoko eremuetan kirola bakarka egitea gomendatzen da.
- Haurrentzako parkeak eta kirolerako zonak aire zabalean erabili daitezke, gehienez % 75eko edukierarekin. Gehienez 21:00ak arte egongo dira irekita.
- Konsultatu Nafarroako Kirolaren Institutuak kirola egiteko onartutako neurriak.
BESTE EGOERA BATZUK
- Akademietan, autoeskoletan zein arautu gabeko irakaskuntzako ikastetxe pribatuetan eta prestakuntza-zentroetan ez da baimendutako gehieneko edukieraren% 50 gaindituko eta pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia bermatuko da. Gehienez 21:00ak arte egongo dira irekita.
- Biltzarrak ahal dela telematikoki egingo dira; beste modalitate batean egin nahi izanez gero, aldez aurretik jakinarazi beharko diote Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari.
- Negozioen bilerak eta hitzaldiak edukieraren %50arekin egin ahal izango dira, gehienez ere 200 lagun eta eserita. Modalitate telematikoa erabiltzea gomendatzen da.
- Debekatuta dago aire zabaleko tokietan erretzea, beste pertsonekin gutxienez 2 metroko tartea gorde ezin denean eta eta mugimenduan egonda.