COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurri berriak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 26an hartua, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Gobernuaren erabaki bat, 2020ko ekainaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitatea normaltasun berrian sartzen dela deklaratzen duena eta COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurriak ematen dituena, Normaltasun berrirako trantsizio planaren 3. fasea gainditu ondoren.
TESTU OSOA. NAFAR GOBERNUKO AKORDIOA
Gurtza egiteko tokiak.
- Bertaratzeak ezin izango du gehienezko edukieraren % 50 gainditu.
- Pertsonen arteko distantziari eta maskarak erabiltzeari buruzko babes- eta segurtasun-neurri orokorrak errespetatuko dira.
Ezkontza-zeremoniak eta beste ospakizun sozial, erlijioso eta zibil batzuk
- Mota guztietako instalazio publiko eta pribatuetan egin ahal izango dira.
- Aire zabaleko 75 pertsonako gehieneko muga
- Gehienez 35 pertsona espazio itxietan
Dantza irakatsi edo praktikatzeko aretoen edukiera
- Pertsonako 5 metro koadroko irizpidearen arabera kalkulatuko da.
- Jarduerak 1,5 m-ko tartea izan beharko du. Hori ezinezkoa bada, maskarak erabili beharko dira.
- Ikasle-taldeak egonkorrak izango dira eta bikoteak beti finkoak.
Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak
- Pertsonen arteko segurtasun-tartea mantendu beharko da mahaien edo mahaien elkarteen artean.
- Mahaien edo mahaien taldeen gehieneko okupazioa 10 pertsonako taldeena izango da.
- Mahai kopurua pertsona kopuruaren araberakoa izan beharko da
Gaueko aisialdirako establezimenduak
- 8/2020 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera arautuko dira.
- Edukiera gehienez ere % 75ekoa izango da.
Zinemak, antzokiak, auditorioak eta zirkuak
- Eserlekuak aurrez esleituko dira
- Ezingo da edukieraren % 75 gainditu
Aire zabaleko esparruak eta zezenketa-instalazioak
- Jarduera egiteko, besaulkiak erabiliko dira.
- Ezingo da edukieraren % 75 gainditu
Adinekoen klubak
- Ez da gomendatzen aisialdiko jardueretarako soilik irekitzea, prebentzio-neurriak bete ezin badira.
- Edukiera gehienezko edukieraren % 50 izango da
Haur-eskolak
- Eskatzen diren prebentzio-neurriak betez jardun ahal izango dute.
- Prebentzio- eta antolaketa-protokolo bat izango dute.
Garraio publikoak, 9 plaza arteko ibilgailuetan
- Plaza guztiak bete ahal izango dira.
Gomendioak, COVID-19 kasu positiboen gehikuntzagatiko arrisku bereziko egoeraren aurrean
- Bizikidetza egonkorreko taldetik kanpo gizarte-topaketak mugatzea
- Esparru pribatuko gizarte-topaketak gehienez ere 10 pertsonarengana mugatzea