2025eko urtarrilak 24
Kultura – Barañaingo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia iragartzeko kartel lehiaketa 2025

2025eko XXXI (31.) Barañaingo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia iragartzeko kartel-lehiaketa.
Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, 16 urtetik gorakoek.
Pertsonako lan bakarra aurkeztu ahal izango da gehienez, originala eta saritu gabea.
Aurten, 600 euroko lehen sariaz gain, Ana Bueno-Juan Farori omenaldi gisa 400 euroko saria emango zaio aipatu Barañaingo bikote titiriteroaren irudia hobekien ilustratzen duen kartelari.
Kartelak aurkezteko epea 2025eko martxoaren 13an amaituko da, 14:00etan.
Oinarrietan kartela aurkezteko bidea adierazten da (5. oinarria).
Debekatuta dago adimen artifiziala erabiltzea (irakur xehetasunez 5. eta 7. oinarriak).
![]() | OINARRIAK: XXI. KARTEL-LEHIAKETA, XXXI. BARAÑAINGO TITERE JAIALDIA 2025 IRAGARTZEKO (pdf)
|